XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Orrez gañera, gu bizi geran ludi au dana irudiz betea daukagu.

Gure bizitzan argirik ez ba gendu, edo begi gabe ba giña itxuen antzera gure bizia ta izaera guzia osorik aldatuko litzake.

Ez genduke orduan ezagutuko ez goiz argiaren eta ez illun abarraren edertasunik; ez genduke nabaituko zeruaren edo itxasoaren urdintasunik; ez genduke geureganatuko lurbiraren zabaltasunik; ez genduke iritxiko margoen bizitasunik; ez genduke irakurriko gizonen begietan agertzen dan maitasunik edo gorrotorik...

c) Gaurko egunean berriz, gure begieri itzegiteko zorian diran gauz asko eratu ditu gizonak.

Etxe barruetaraño datoz urrutikuskiñaren irudiak.

Zinea, lurbira osoa garaitu ondoren, sartu zaigu gure ikastetxeetaraño.

Liburuak berak ere beren orriak gero eta geiago irudi biziz apaintzen ari dira.

Alderdi guzietan publizitateko teknikoak gure begientzat gertatu dituzte spot eta adierazpen guziak, beren indarrik aundiena irudi ta margoen bizitasunean dijoa ta.

IRUDIAK KULTURA ZABALTZEN

a) Era ontan jokatzen asi da gizona irudien indarra gizonaren adimenera eltzeko ikusi duanean.

Irudiak gure bizitza osoa erabakitzen dute geienean.

Sikologoak aspaldi erabaki zuten margoen gora bera gure barruko egoeran bertan.

Zertarako ez orduan gizonari eman, beste gai danetarako bear dituan irudiak, kultura bereganatzeko ere?.

b) Asmo auekin, gaurko irakaspen guztietan sarturik dago edo sartzen ari da irudien izkera.

Liburuen lagun ibiltzen dira dibujoak, argazkiak, zinea, TV, t.a.

Ba dira, ordea, esango dutenak gauz auetatik asko aspalditik ibilli izan dirala ikastetxetan.

Ala da noski, baña, batetik len ez genituan bide asko zabaldu zaizkigu, ta bestetik eta au da alderdirik bereziena len idatzitakoa zan kultura gaur irudietara biurtzen asita degu, ta irudiak, idatzien laguntza izateari utzita, beren nagusitasuna artzen dijoaz, kultura bidea idazkietatik irudietara osorik aldatuaz.

Orregatik egitan esan leikegu kultura berri batean sartuak gerala: irudien kulturan.

II.- IRUDIA GIZONEN ARTU EMANETARAKO BIDEA

Marcel Proustek zionez eta gero zineak erakutsi digunez (gogoan izan ALAIN RESNAISen eta bere lanak jarraitu dituzten pelikulak) gure barruan esna gauden bitartean beti degu irudiren bat.

Irudi auek pelikula bat bezela dijoaz gure irudimenean (...).